XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikasia praktikan jartzenTrafiko-zarata, kantari ari diren txoriak, haize-durundia, artzainaren deiadarrak... zuzenean entzun nahi badituzu, etxetik irten behar nahitaez.
Grabazio batzuen bidez, soinu-hotsen mundua ikertuko duzue zuzenean.
Irteera egin aurretik, honako gauza hauek eduki behar dituzue kontutan:
- Lan-taldeak antolatu behar dituzue.
Taldekide bakoitzaren lana zehaztu.
- Bisitatu behar dituzuen lekuez informazioa jaso eta egingo duzuen ibilbidea, nora eta nola joango zareten... aurrez prestatu.
- Eramango duzuen materiala prestatu.
(Grabazio-aparatua, lan-koadernoa...)
Irteera egiten duzuen egunean, gogoan izan ohar hauek:
- Grabazioak egiterakoan oso ordenatuak izan zaitezte.
- Grabazioak egiten hasi aurretik, apunta itzazue eguna, ordua, lekua eta egiten duen eguraldia.
- Errespeta itzazue inguruko animaliak, pertsonak, landareak eta gauzak.
Eskolara itzultzen zaretenean, talde bakoitzak jasotako informazioa antolatu soinu eta hotsak bereizi eta sailkatu, ondorioak atera, eta lanak gelan aurkez itzazue.